Esketxak
Aizpea Goenaga
Basque

Synopsis Esketxak

"ESKETXAK" antzezlan laburrak dira, eskolan, lagunartean, taldeka egiteko modukoak. Liburu honetan lau aurkituko dituzue: ?Medikuaren kontsultan?, ?Arrantzan?, ?Txoua? eta ?Propultsio aerodinamikoaren kanporaketa?. Antzezlan hauek bizi egin nahi dute eta antzeztuak izateko zain daude.Talde-lanean ondo pasatzeko eta ikusleei barrea eginarazteko tresnak dira. Izan ere, testu hauek zuen lokomotora martxan jarri eta jendea bidaia xelebre batean eramateko trenbideak dira. Zenbait egoeratan gertatzen diren katramilak proposatzen dizkizuet. Hortik aurrera, ordea, zuena da zeregina, zuena lana: pertsonaiak sortu, jantziak eta pelukak bilatu, agertokia apaindu, entsaioak antolatu, eta batez ere... antzeztu! Garbi izan gogoa dela, jokatzeko gogoa, antzerkia egiteko behar den gauzarik garrantzitsuena. Atera beraz barruan duzuen antzezle porrokatu hori, eta ekin antzezteari!
EAN
9788497465595
Année d'édition
2010
pages
112
Obligatoire
Couverture souple ou poche
langage
Basque
N° collection
5
Collection
Antzoki Txikia - Urdinak
Haute
200
Largeur
150
D'autres lecteurs l'ont noté
Laisse-nous ton avis
0 avis
Ta note
Laisse-nous ton avis
/ caractères